Hilabete batzuetan lan handia egin ondoren, atseginez jakinarazten dizuegu La Perla 2021eko tarifa berria inprimategitik atera berria dela.
Aurtengo La Perlako berrikuntzez gain (kanal honen eta sare sozialen bidez emango dizuegu horien berri), tarifa berria aldatu egin da, eta La Perlan lantzen ditugun eduki, instalazio eta pertsonetan sakontzen duen katalogo bisualago eta sentsorialago batean bihurtu da.
Bertan, La Perlako zerbitzuei eta tarifei dagokien guztia ez ezik, arlo bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa ere aurkituko duzue, zuetako askok ezagutzen dituzuen arduradunen hitzetan, adibidez, Ana Oliva, Osasuna eta Edertasuneko burua, edo Fredy Gil, gimnasioko kirol-zuzendaria eta programatutako klaseen arduraduna.
Eta noski, bere orrialdeetan atal berezi bat eskaini diogu arlo bakoitzean hartu ditugun Covid-19ren aurkako neurri guztiak luze eta zehatz azaltzeko.
Ohikoa denez, gure bazkideek 2021 tarifa jasoko dute postaz; gainerako erabiltzaileek, berriz, La Perlako harreran eska dezakete, inolako kosturik gabe. Argitalpena gustuko izango duzuela espero dugu, eta La Perla bezalako leku batek sorrarazten dituen sentsazio bikainak fideltasunez transmitituko dituela; izan ere, etorkizuna itxaropen handiagoz ikusten hasi gara.