Kross Training
Intentsitate handiz eta era askotara egindako mugimendu funtzionalen multzoa. Entrenatzeko modu honi esker, nabarmen hobetzen dira erresistentzia aerobikoaren eta anaerobikoaren maila, indarra, gihar-erresistentzia, malgutasuna eta arintasuna.
Erabili beharreko pisua da ezaugarri nagusia, eta hori lortzeko materiala askotarikoa da: bankuak, baloi medizinalak, barra eta diskoak, etab.
Konbo
HIIT entrenamendu modalitate bat da (gaitasun handiko entrenamendu interbalikoa), eta mugimendu funtzionalen ariketak ditu ardatz.
Berezitasun horien arabera, gorputz pisua bera edo pisu gutxiko osagarri egokiak dituzten ariketak diseinatzen dira: barrak, diskoak, kettlebellak, medball-ak… Ariketak konbinatuz eta entrenamendu formatuaren arabera, osagai kardiobaskularra gehituz, intentsitate handiko entrenamendu bihurtzen da.
Burning
Mugimendu atletikoen segida, zenbait gainazaletan lan eginez areagotuak; horietan, indarra, erresistentzia, malgutasuna eta oreka edo propiozepzioa hobetzeko jarduera ugari egin daitezke.
Gainera, indar funtzionaleko lanean oinarritutako mugimenduekin osatuko dugu entrenamendua.
Funtzionala
Entrenamendu funtzionala ariketa desberdinen saikapen bat da, bertan gorputza eta bere gaitasunak lantzen dira egunerokotasuneko edo kiron ekintzetarako prestatuz
TRX
TRX esekidurako entrenamendua da non entrenamendu ariketa bakoitzak indar funtzionala garatzen duen, gorputzaren erdiko zatiaren (korearen) malgutasuna, oreka eta egonkortasuna hobetzearekin batera.
Gorputzaren pisuarekin lan egiten da, eta gihar talde guztiak garatzen dira. Ariketa honek ez du aldez aurreko forma fisikorik behar, mota guztietako mailetarako ariketak baitaude diseinatuta.
Body Building
Entrenamendu honetan, pisuak altxatzen dira eta egikaritze denboran edo errepikapenetan zatitutako errutinak erabiltzen dira. Gihar taldeak bereizita lantzen dira: bularra, bizkarra, besoak edo hankak. Lantzen den pisuaren arabera, intentsitatea handiagoa izango da, eta horrek giharraren indarra eta erresistentzia handitzen lagunduko du.
Kore
Kore entrenamenduak onurak dakarzkie bai kirolariei bai pertsona sedentariagoei ere, sabelalde osoa eta bizkarraren behealdea estimulatzen baititu.
Gihar abdominal zeiharrek, gihar zuzen abdominalak, pelbis-zoruak, diafragmak, multifidusak eta, azkenik, gihar garrantzitsuenak, gihar zeharkako gihar abdominala, gure gorputzaren kortsea, besteak beste organoak babesten dituena osatzen dute.
Korearen bidez lortutako gihardura on batek barne-organoen armarri eta eskeleto gisa jokatzen du, eta hori funtsezkoa da babesik gabeko eremu horretarako, hezur egiturarik ez duelako.
GAP
GAP gluteoen, abdomenaren eta hanken akronimoa da.
Gorputzeko hiru gune horiek, bizimodu sedentarioak gehien eragiten dituenak, indartu eta tonifikatzeko ariketa multzoa da.
Musika erabiltzen da laguntzeko eta motibatzeko metodo gisa, klaseak dinamikoagoak eta entretenigarriagoak izan daitezen.
GAPak zelulitisari aurre egiten laguntzen du eta aldakako gihar orekari laguntzen dio, gluteoak sendotzeari esker.
Sabelaldea sendotzeak euste faja bat sortzen laguntzen du, bizkarreko arazoak hobetzen eta barruko organoak babesten laguntzeko.
Hankak indartzea ere ezinbestekoa da gorputzaren egonkortasuna bermatzeko, batez ere, lana edo ikasketak direla eta oso bizimodu sedentarioa duten pertsonentzat.
Globalfit
Globalfit indar erresistentzia hobetzeko tonifikazio klaseak dira, eta, aldi berean, gantza eta gorputz pisua gutxitzea lortzen dute.
Gorputzaren gorpuzkeraren pisua gutxitzeak osasun orokorra hobetzea dakar, bihotzari, artikulazioei eta eskeleto-sistemari mesede egiten baitie.
Gorputz tonifikatua baduzu, erresistentzia, energia eta malgutasun handiagoa izango duzu, eta, gainera, zenbait gaixotasun garatzeko arriskua murriztu dezakezu, hala nola diabetesa eta kardiopatiak.
SGA
Stretching Global Aktiboa R.P.G.® gimnasian eta kirolean (bai aisialdian, bai goi-mailako lehiaketan) aplikatzea da.
Autojarreren eboluzioan oinarritua, giharraren errendimendua hobetzeko eta lesioei aurrea hartzeko tresna eraginkorra da. Mantentze-gimnastikarako autotenkatze-metodorik eraginkorrena da, eta tratamendu bat amaitutakoan komeni da.
Arnas blokeoa, gihar laburtzea eta zurruntasuna, gehiegizko muskulazioa, lesio errepikariak, tendinitisa, luzatze analitikoak eta abdominalak dira SGA®-ak erantzuna ematen dien alderdiak.
7 urtetik 90 urtera bitarteko adin guztietan aplika daiteke.
Pilates
Pilates metodoa gimnasia espezialitate desberdinetan oinarritutako entrenamendu fisiko eta mentaleko sistema bat da, eta dinamismoa eta indar muskularra kontrol mentalarekin, arnasketarekin eta erlaxazioarekin lotzen ditu.
Bere hastapenetan, «kontrologia» deitu zitzaion; izan ere, adimena gorputza kontrolatzeko erabiltzean oinarritzen da, baina bien arteko oreka eta batasuna bilatuz. Metodoa barne-giharren garapenean oinarritzen da, gorputzaren oreka mantentzeko eta bizkarrezurrari egonkortasuna eta irmotasuna emateko. Horregatik, errehabilitaziorako terapia gisa erabiltzen da.
Hipopresiboak
Ariketa posturalen bilduma barrunbe toraziko abdominal eta pelbikoen presioa murrizteko.
Yoga
Gorputza, arnasketa eta adimena lotzen dituen praktika da yoga, jarrera fisikoak, arnasketa ariketak eta meditazioa erabiliz, osasun orokorra hobetzeko.
- Antsietatea eta estresa murrizten ditu
- Loaren kalitatea hobetu eta hobeto lo egiten laguntzen du
- Hezurrak eta giharrak indartzen ditu
- Malgutasuna areagotzen du
Arnasa behar bezala hartzen irakasteaz gain kontzienteki ere hartzen irakasten du.
Zumba
Bere errutinen barruan erritmo latindar nagusienak erabiltzen ditu, hala nola saltsa, merengea, cumbia, reggaetoia eta sanba, nahiz eta gaur egun musika-estilo guztietako koreografiak nahasten diren.
Zumbak onura ugari dakarzkio gure organismoari. Besteak beste, kaloriak erretzearen bidez pisua galtzea eta gure egoera eta tonu fisikoak hobetzea.
Klase dibertigarri honetan, gainera, endorfinak askatu eta estresa murrizten dugu.
Ostiraletako arratsalderako, MasterClass!
Astebete gogor lan egin ondoren, ostiral arratsalderako Masterclass eskaintzen dizugu, hainbat klase estilo tartekatzen ditugularik bertan.
Harrituta geratuko zara indoor txirrindularitzako klaseekin!
La Perlako indoor txirrindularitza klaseak beste istorio bat dira. Gure klase-metodo propioa asmatu dugu, La Perla Cycling, zure esfortzua makinarik onenarekin, teknikarik berritzaileenarekin eta topera gozatuz!
Hasteko, mota horretako klaseetarako makinarik onena duzu: Keiser M3i. Bizikleta horren bidez, hainbat parametro kontrolatu ahal izango dituzu, hala nola erresistentzia, pedalei eragiteko potentzia, biraketak minutuko, etab. Gainera, Keiser-en aplikazio berriarekin, ikasgelako datuekin elkarreraginean jardun eta zure gailu mugikorrean deskargatu ahal izango dituzu, zure historikoak artxibatuta edukitzeko.
Klase guztiak programa informatiko baten bidez laguntzen dira. Programa horren bidez, denbora errealean ikus daitezke etapa-profila eta une horretan klaseak duen egoera zenbait pantailatan.
Eta hori guztia nahikoa ez balitz, pultsazioak kontrolatzeko POLAR telemetria-sistema modernoena dugu. Sistema honen bidez, une horretan ikasgelan dauden ikasle guztien pultsazioak denbora errealean kontrola ditzakegu, lana ahalik eta gehien banakatu ahal izateko, mota honetako talde-saio batean egon arren.