
Itsasoko uraren onurak
Itsasoko uraren flotazio mailaren ondorioz, haurra seguruago sentitzen da, gozatzen du eta azkarrago ikasten du.
Gainera, immunitate-sistemaren propietate antibiotikoak eta estimulatzaileak eskaintzen ditu.
Gorputza elikatu, birmineralizatu eta tonifikatzen du.
Zergatik LA PERLAn
• Itsasoko uraren segurtasuna eta onurak.
• Uraren tenperatura 32 gradutara bermatuta.
• Giro bero eta atsegina.
Jardueraren helburua eta onurak
Umeen eta haurren autonomia lortzeko oinarriak sortzea, estimulazio psikomotrizearen eta erlaxazio fisikoaren bidez, giltzadura eta gihar-funtzioak hobetzen hasteko.
Gure metodoarekin haurrak beren burua defendatzeko eta uraz gozatzeko prestatzea lortzen dugu, etorkizunean igeriketa ikasteko oinarriak ezarriz. Gure langile kualifikatuek jardueren etengabeko jarraipena egingo dute eta txosten pertsonalizatuak egingo dituzte.
Instalazioak
Itsasoko uraren igerilekua, talasoterapia zentrotik aparteko instalazio batzuetan kokatua, Kontxako pasealekutik zuzeneko sarbidea duena.
Laguntzaileek behatzeko aretoa eta gainera, giro zabal, bero eta esklusiboa.
Hiruhileko ikastaroak:
- 4 hilabetetik 7 urtera bitarte (talde txikiak, maila eta/edo adinaren arabera). Beste adin batzuk, kontsultatu.
- Astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez. Larunbat eta igandeetan, goizez bakarrik.
- Astean behin, 30 minutuko saioetan.
Udako ikastaro trinkoak (Uztaila eta Abuztua)
- 4 hilabetetik 36 hilabetera. astean 30 minutuko 4 saio.
- 3 urtetik 7 urtera. 30 minutuko 8 saio, hamabostean behin.
- Astelehenetik osteguna, goizez eta arratsaldez.
Entrenamendu pertsonala
- 30 minutuko 10 saioko bonua.
- Kontsultatu ordutegiak.