Zalantzarik al duzu gure gimnasioari, tarifei, klase motei, ekipamenduari buruz? Galdera hauek eta beste asko hemen argituko dizkizugu
Gimnasioan egoteko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 21:30etara; larunbat eta jaiegunetan, 8:30etatik 21:30etara; igandeetan, 8:30etatik 20:30etara.
Ez dago sartzeko ordu mugarik; kontuan izan behar da 15 minutu lehenago atera behar dela gimnasiotik aldageletara, zentroa itxi egiten baita.
Gimnasioa urteko egun guztietan dago zabalik, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik. Ordutegi bereziak abenduaren 24an eta 31n.
Bai, ez dago eragozpenik. 2 ordu, 3 ordu edo 5 orduko sarrerak ditugu.
La Perlak sei entrenamendu-eremu dituen gimnasio oso bat da: eremu kardiobaskularra eta Fitness gela, Technogym makinekin, Gidatutako klase aretoa, GAP aretoa, Indoor txirrindularitza aretoa eta Wellness aretoa.
Klase gidatuak aldez aurretik erreserbaturik erabiliko dira beti.
Nahitaezkoa da zapatilekin eta kirol arroparekin entrenatzea eta aretora eskuoihal batekin sartzea, makinak, koltxonetak eta abar erabiltzeko.
Eskuoihalak alokairuan ditugu.
Aldageletan armairutxoak ditugu. Ziurtatu ez duzula ezer utzi horietatik kanpo eta behar bezala itxi egin duzula. La Perlak ez du bere gain hartuko armairutxoetan gorde ez den ezer.
Instalazioek hondartzarako bistak eta sarbide zuzena dituzte.
Prezioak eta tarifak gure webgunean daude argitaratuta.
Sarreraren prezioan sartzen dira gimnasioa eta hondartzarako sarbidea, 2, 3 edo 5 orduz, hautatzen den sarreraren arabera.
Aldatzeko denbora ere sartzen da. Erabilera denbora harrerako sarrera-kontroletik bertatik irteerara bitartekoa da.
Denbora gehiegi egonez gero, 2,50 euro kobratuko dira 20 minutuko tarteetan.
5 orduko sarrerak Talasoterapia Zirkuitura sartzeko aukera ere ematen du.
Bai, 10 saioko bonuak ditugu, pertsonalak ez direnak; beraz, pertsona batek baino gehiagok erabili ditzakete eta 2 urteko iraungipena dute.
Baina, zalantzarik gabe, bazkide egitea da aukerarik onena. Hileko tarifa baten truke hilabete osoa etor daiteke, egun eta denbora mugarik gabe.
Talasoterapiarako sarrera konbinatuak ditugu.
Banakako tratamenduak ere gehi daitezke espreski, edo Talaso zirkuitua eta erlaxazio, osasun eta/edo edertasun tratamenduak konbinatzen dituzten programak aukeratu.
La Perlak ez du haurtzaindegirik.
Gimnasioan sartzeko baimena 16 urtetik gorakoa da.
Ez dugu aparkalekurik, baina oinez 10 minutu eskasera Kontxa, San Martin edo Artzain Onaren aparkaleku publikoak daude.
Aldez aurretik erreserba egin behar da gimnasioan sartzeko eta instalazioez nahiz zuzendutako klaseez gozatzeko.