Asteburu honetako argien piztearekin eta gainean dugun zubiarekin, Gabonak soberan inauguratuta gelditu dira. Iritsi dira batzuei hainbeste eta besteei hain gutxi gustatzen zaizkien jai horiek. Izan ere, hasieran Gabonetan sartzea kosta arren, onartu behar da, barrura sartutakoan, urteko garai bakarra dela: argiak, familia, opariak, gure aitona-amonen istorioak… Gabonetan bakarrik gertatzen diren uneak.
La Perlatik, garai hori berezia izaten lagundu nahi dugu, eta, arlo materialetik baino haratago, esperientzia, emozio, erronka, sentsazioetatik harago joatea nahi dugu. Zer iruditzen zaizu? Jarraitu irakurtzen!
Oparitu ongizatea
Gaur egun daramagun bizi-erritmoarekin, nahiko zaila izaten da gelditzea eta geure buruari denbora eskaintzea. Horregatik, erlaxazio, harmonia eta ongizate-denbora oparitzea proposatzen dizugu. Zorionekoak gure talasoterapia-zirkuituaren aukera guztiez gozatu ahal izango du: hidroterapia-igerilekua, erlaxazio-igerilekua, jacuzzi panoramikoa, sauna lehorra, itsas lurrunezko bainua… Sentsazioz betetako itsasoa zure eskura.
Oparitu erronkak
Gauza gutxi daude norberaren gogobetetasuna gainditzeko grina baino. Horregatik, ERRONKAK oparitzea aukera ona dela uste dugu. Seguru lagun, arreba, aita… baduzula, beti esaten ari cena gimnasioan izena emango duela, baina azkenean ez duela inoiz egiten. Zer hobeto talasoterapia-saio bat baino entrenamendu-klase baten ondoren? Eta zergatik ez oparitu hileko bazkide-tarifa bat?
Oparitu osasuna
Gorputz bakarra dugu, eta ahalik eta ondoen zaindu behar dugu. Baina batzuetan ahaztu egiten zaigu, eta, horregatik, maite gaituztenek dira gogorarazten digutenak. Hanketako eta bizkarreko mina, haurdunaldiak, kirolak eragindako lesioak… tratamendurik onenak ditugu. Oparitu OSASUNA, daukagun baliorik handiena da!
Oparitu edertasuna
Zergatik ez oparitu EDERTASUNA?
Adin guztietarako tratamenduak ditugu. Loreen eta itsas gatzen gorputzeko peeling batetik Prodige des Ocèans tratamendura. Eta zergatik ez bidai bat munduan zehar gure erritual batekin? Gorputzarentzat eta zentzumenentzat benetako plazerra dira. Ezin hobea zu zaindu eta deskonektatzeko.
Oparitu zaporeak
Beti esan ohi da pertsonei urdailetik konkistatzen zaigula; beraz, norbait maitemindu nahi baduzu, ez izan zalantzarik, oparitu esperientzia gastronomiko bat, oparitu ZAPOREAK. Zer iruditzen zaizu gastronomia eta erlaxazio programa osoa? Horrela, goiz edo arratsalde bat igaro ahal izango duzue gure talasoterapian, aromaterapia duen erlaxazio-masaje bat eta La Perla Dastatzeko Menu goxo batekin amaitu.
Izan ere, opariak ez dira materialak izan behar. La Perlan esperientzia ugari ditugu, zuk nahi duzun pertsonarentzako oroitzapen ezabaezin bihurtuko direnak.