¿Qué es la celulitis? Tres claves para eliminarla
La celulitis es una acumulación de grasas, toxinas y líquido en las capas profundas de la piel, que afecta al 95 % de las mujeres, pero también hay casos en el hombre. La filosofía 360º de La Perla permite abordar esta problemática combinando tres soluciones tan efectivas como complementarias.
Zelulitisa ezabatzeko hiru gako
1. Zelulitisaren aurkako dieta
- Dieta orekatua, nutrizionista batek aholkatua eta kaloria eta sodio gutxiko eta zuntz askoko elikaduran oinarritua.
- Azukre sinpleak eta gantz saturatu asko ez kontsumitzea.
- Litro eta erdi ur hartuz gero egunean, gutxienez, toxinak ezabatzen dira eta edema murrizten da.
- Zirkulazio-sistema okerragotzen duten eta kolageno-zuntzak hondatzen dituzten alkoholak, kafe gehiegi hartzeak edo tabako kontsumoak saihestea.
La Perlak, bere Osasun eta Edertasun arloan, dietista nutrizionista bat du, eta neurrira egindako zerbitzuak diseinatzen ditu elikadura eredu osasungarriagoetara bideratzeko, elikadura-plan pertsonalizatuetatik hasi eta elikadura-ohitura berrietara, kirol-nutriziora edo dieta espezifikoetara, kasu honetan bezala, zelulitisari aurre egiteko.
2. Zelulitisa ezabatzeko ariketak
- Ariketa fisikoa egitea, gutxienez astean hirutan. Ariketa fisikoak odol-zirkulazioa eta gantz-zelulen metabolismoa aktibatzen ditu.
La Perla gimnasioan irakasle kualifikatuak ditugu, zure arazorako taula berezi bat sor dezaketenak.
3. Zelulitisaren aurkako tratamenduak
La Perlan, pertsonaren azterketa integral baten ondoren, programa pertsonalizatu bat egiten dugu, tratamendu estetikoak eta hidroterapiako teknikak itsasoko urarekin batuz.
Zelulitisa kentzeko erabiltzen ditugun teknikak:
- Urpeko masajea. Itsas ura duen bainuontzi baten barruan egiten da, eta terapeutak jet bat zuzentzen du presio, mugimendu eta tenperatura kontrolatuarekin. Honek ekintza drainatzailea eragiten du odoleta linfazirkulazioa aktibatzean, eta, beraz, ‘hantura’, likidoen atxikipena eta hanka astunen sentsazioa ezabatzen ditu.
- Itsas algen bilgarria. Azala birmineralizatu, desintoxikatu eta elikatzen laguntzen du. Zelulitisaren aurkako eragin sakona du, drainatzailea eta erreduktorea.
- Aparatologia. La Perlan hainbat teknika erabiltzen ditugu (Presoterapia, LPG Alliance, Indiba Deep Care, Venus Legacy, Vacumterapia edo Krioterapia…) ehuna lantzen, mobilizatzen eta drainatzen laguntzeko.
- Masaje antizelulitikoak. Masaje ugari (drainatze linfatikoak, birmoldaketak, erreduktoreak…), gorputza modelatzen, “laranja-azala” deritzona leuntzen eta bolumena galtzen laguntzen dutenak.
4. Zelulitisa kentzeko beste aholku batzuk
- Arropa oso estuen eta takoi altuen erabilera kontrola ezazu. Horrelako jantziak erabiltzeak zirkulazioa eta zainetako itzulera okertzen ditu, eta edema gehiago sortzen.
- Ez egon zutik denbora luzean. Horrek ere zirkulazioa zailtzen du eta barizeen sortzea eragiten du.
- Jarrera genetikoa baduzu, zaindu puntu hauek guztiak oso gaztetatik, zelulitisaren agerraldia atzeratu ahal izateko.
- Zelulitisaren aurkako kremak erabiliz, laranja-azalaren itxura arinduko da. Egunero aplikatu behar dira, gorantz, eta dutxatu ondoren izatea komeni da.