Uda da planak aurora eramateko garai aproposena. Spa egun bat bikotean Donostiako Kontxako badia ikusten? Jakina! Bainu eferbeszenteen eta masaje exotikoen saio lasaigarri bat? Baita ere! Entrenamendu saio bat konpainiarik onenean? Duo esperientziek hori eta askoz gehiago eskaintzen dizute.
Urte sasoi honetan, hainbeste orduko argiarekin eta eguraldi onak gure ate joka dabilela plan ezberdinak egiteko gogoa duzu, ezta?
Gure aportazio txikia egiteko, La Perlako Duo Esperientziez hitz egin nahi dizuegu. Bikoteentzako spa eskaintza bat da, Donostian talasoterapia egun batez gozatu eta konpainiarik onenean egin nahi duten guztientzat diseinatua. Bikotekidearekin, lagunik onenarekin, entrenamendu lagunarekin, senide batekin… zuk nahi duzuna!
Duo Esperientziak ospakizun bat, ezkontza bat (Zilarrezkoa, Urrezkoa… edo Diamantezkoa), ekitaldi garrantzitsu bat baino lehen desestresatzeko edo kirol ekitaldi baten edo mendian trekking luze baten ondoren erlaxatzeko ere diseinatu dira.
1. Talasoterapia maite duten bikoteentzat
Spa Duo Esperientziak bi ordu eskaintzen ditu Talasoterapia Zirkuituan, eta olio beroekin egindako bilgarri hidratatzailea garezur-aurpegi estresaren aurkako masaje batekin. Zer aurkituko duzu gure itsas uretako span? Zirkuitu oso bat, dozena bat igerileku, espazio eta giro itsasoko urarekin tenperatura eta intentsitate desberdinetakoak, guztiak ere erlaxatu, saihestu eta ongizatea lor dezazun diseinatuak. [GonL1] Gehiago jakin nahi duzu? Oso ondo, hortara goaz (baina arg gera dadiva ez dizugula inbidiarik eman nahi ;-): gure spa honako hauek osatzen dute: hidroterapiako eta erlaxazioko igerilekua, igerileku aktiboa fitness gunearekin, jacuzzi panoramikoa, sentsazio-labirintoa, ur-oheak, itsas lurruneko bainua, izotz-iturria, sauna hezea, erlaxazio-aretoa, itsasoko uraren igerileku hotza, infragorrizko oholak eta atseden-eremua.
Eta bilgarri hidratatzailea? Izan ere, olio aromatiko beroz egindako estalkia egitea da, eta, gorputza estalita dagoela, masaje osoa hartu behar da aurpegian eta buru-azalean. Estresaren aurkako eragina eta ongizate sentsazioa erabatekoa izango da! Esperientzia oso honen prezioa 168 eurokoa da (bi lagunentzako prezioa).
2. Denetik deskonektatu nahi duten bikoteentzat
Wellness Duo esperientzia 36º-37º-ko tenperaturan dagoen bainu-ontzi batean bainu lasaigarri, urdin bizia da. Helburua erlaxazioa eta erabateko deskonexioa lortzea da, eta horri plazer-sentsazio ugari gehitu behar zaizkio. Hori guztia zabaldu egiten da mikroalgez, nenufar zuriz eta olio esentzialez osatutako pilula eferbeszente bat gehitzean; pilula hori disolbatzen denean burbuila eta lurrin ugari uzten ditu. Entzutearekin gustagarria bada, imajinatu biziko bazenu. Esperientzia osatzeko, Lomi Juma Hawaiano masaje spa bat erabiltzen da. Masaje horretan hainbat teknika konbinatzen dira, hala nola oratzeak, balantzeoak edo luzaketak. Karite, mango, makadamia eta amaranto olioz egiten da. Bi tekniken konbinazioak 90 minutu irauten du eta 215 euro balio du (bi pertsonarentzako prezioa).
3. Bikote aktiboenentzat
Spa Duo Sport Esperientzia pixka bat harago doa, eta 360°-ko esperientzia osoa eskaintzen du. Hasieran, entrenamendu ona egiten da gimnasioan, eta, esfortzuaren ondoren, saio lasaigarria egiten da Talasoterapiako zirkuituan, eta, azkenik, hankak eta bizkarra deskargatzeko masajea ematen da, 50 minutukoa. Guztira, bost orduko deskonexioa, kirola eta osasuna, espazio enblematiko batean, planetako badia hiritar ederrenetako bati begira. Esperientziaren prezioa 208 eurokoa da (bi lagunentzako prezioa).
Duo Esperientziez gozatu ondoren, gure jatetxe eta gastronomia arloetako batean (terrazetan, gure kafetegian, pintxo-tabernan edo jatetxean) urrezko brotxea jartzera gonbidatzen zaitugu. Guztiek dituzte, noski, Kontxako ikuspegiak, etxearen marka baitira, eta beren nortasuna. Kontuan hartu terrazetan aurkituko dituzunak: Santa Klara terraza jatetxearen eta kafetegiaren luzapena da, eta bertan gosaldu, eguerdian pintxoa hartu, bazkaldu edo afaldu daiteke. Urgull terraza da ausartena eta arinena, ezin hobea ‘fast good’ proposamenak dastatzeko: sandwichak, entsaladak, pizzak edo hanburgesak. Azkenik, Igeldo terraza da bereziena, ezin hobea mojito bat hartzeko giro “cool” batean eta zuzeneko musikarekin programatutako egunetan.
Amaitzeko modu hoberik bururatzen zaizue, bizi izandako esperientziagatik topa egitea baino?