Zuetako askok jakingo duzuenez, iazko konfinamenduan ekimen bat jarri genuen martxan, YouTuben bidez gure bazkideei eta beste erabiltzaileei zenbait entrenamendu helarazteko.
La Perlako entrenatzaile-taldeak on line emandako entrenamendu-programek hain harrera ona izan zuten, ezen, berehala, zerbitzu berria diseinatzen hasi ginela, gure bazkideentzat soilik pentsatua, eta orain aurkezten dizueguna.
Entrenamendu-sistema eta klase digital batzuetan datza, eta Technogym aplikazioaren MyWellness plataformaren bidez jarrai daiteke, La Perlako Gimnasioko bazkideentzat soilik eta kostu gehigarririk gabe. Plataforma horretan, hilero, 12 entrenamendu eta klase aurki ditzakezue, gure monitoreek esklusiboki zuzenduak, diseinatuak eta emanak.
La Perlako gimnasioa ezagutzen dutenek badakite Fredy Gil-ek eta haren taldeak berariaz asmatzen dituztela lan-metodoa, programazioa eta edukiak, betiere fitnessaren arloko nazioarteko azken joerei adi. Hori dela eta, hilero berrikuntzak sartzen dituzte klase-taula gidatuetan, bi berdin-berdin egon ez daitezen. Jakina, entrenamendu-sistema berriak eta klase digitalek espiritu bera izango dute.
Joan den martxotik, La Perlako gimnasioaren esperientzia edozein lekutatik ikus daiteke, batetik bestera ibili beharrik gabe, eta ordenagailu bat, smart TV bat, telefono mugikor bat edo tableta bat besterik ez da behar.
Zerbitzu berri honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue, galdetu lasai La Perlako harreran edo gure entrenatzaileei.