Zalantzarik al duzu gure osasunedo edertasuntratamenduei buruz edo erreserba egiteko moduari buruz? Galdera hauek eta beste asko hemen argituko dizkizugu.
Banakako tratamendu terapeutikoen, erlaxazioen eta edertasunezkoen aukera zabala dugu.
Aurrekontua, gustuak eta La Perlan eman nahi duzun denbora nolakoak direnaren araberakoa izango da.
Banakako tratamenduak aukera ditzakezu edo gure edozein proposamen egin (Talaso zirkuitua eta/edo banakako tratamendu bat edo gehiago konbinatzen dituzten programak).
Tratamenduan dauden pertsonek albornoza, eskuoihala, erabili eta botatzeko zapatilak eta txanoa barne dute, programak Talaso Zirkuiturako sarbidea barne hartzen badu.
Talasoterapia Zirkuituan, emakumeak mangarik gabeko bainu-ontzi osoan sar daitezke, baita bikinian edo trikinian ere, eta gizonek slip edo short motako bainu-ontziak erabil ditzakete. Bainugelako jantziak ditugu salgai.
Talaso Zirkuitua oinak oinutsik edo patukoekin egiten da. Txankletak aldageletan, komunean eta dutxetan bakarrik erabili daitezke. Sarreran/harreran, patukoak ditugu salgai.
Bainu-txanoa nahitaezkoa da.
Ez. Zerbitzu osagarriak dira, baina independenteak. Zirkuituko sarreraren prezioa ez dago sartuta, hautatzen duzun programan zehazten ez baduzu.
Bezeroarentzako arreta-telefono orokorrera (+34 943 45 88 56) dei bakarra egin besterik ez duzu, eta ordenari buruzko aholkuak emango dizkizugu, eta talasoterapiaren eta tratamenduen erreserba kudeatuko dugu.
Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:00etara. Igandean, 9:00etatik 15:00etara.
Ordutegi bereziak abenduaren 24an eta 31n.
Adinez nagusia izan behar da, edo adingabearen erantzuleen baimen espresua eduki.
Adingabea izanez gero, heldu batekin batera jaso beharko du tratamendua gure kabina bikoitzean.
La Perlak ez du haurtzaindegirik.
Gure Osasun eta Edertasun Sailean haurdun dauden emakumeentzako berariazko tratamenduak ditugu. Haurdunaldiaren hilabetearen arabera, zuretzat egokiena den tratamenduari buruzko aholkuak emango dizkizugu.
Kontsultatu gure tratamenduak: Etorkizuneko ama eta Jaioberri ondokoa.
Talaso zirkuituan sartzea haurdunaldiko bigarren hiruhilekoan bakarrik baimenduko da. Kasu horretan, zirkuituko ia zerbitzu guztiez goza dezakezu, erlaxagarriak baitira.
Aldageletan armairutxoak ditugu. Ziurtatu ez duzula ezer utzi horietatik kanpo eta behar bezala itxi egin duzula. La Perlak ez du bere gain hartuko armairutxoetan gorde ez den ezer.
Erreserba aldez aurretik egin behar da, telefonoz +34 943 45 88 56 edo posta elektronikoz reservas@la-perla.net
Ez. Ordainketa harrera-lekuan egiten da, baina banku-txarteleko datuak eskatuko dizkizugu erreserba bermatzeko.
Ez da kargurik ordainduko, baina zure erreserbara garaiz iristen ez bada, osorik kobratuko da.
Aldez aurreko erreserba beharrezkoa da.
Gogoan izan, mesedez, hirigunera autoz ez sartzeko gomendioak eta trafikoan egon daitezkeen aldaketak: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/etorri/nola-iritsi
Ez dugu aparkalekurik. Kontxako aparkalekua 10 minutura dago oinez Kontxako pasealekuan.
Tratamenduen ordutegiak errespetatu egin behar dira; beraz, hitzordua baino 10 minutu lehenago joatea gomendatzen dizugu.
Ez etortze edo atzerapen bat baldin bada, egin ez diren edo denbora gutxiagoz egin diren tratamenduak osorik ordaindu beharko dira eta ezin izango dira beste egun batera atzeratu. Ezeztatuz gero, lehenbailehen jakinaraztea eskatzen dizugu.
Deuseztapena tratamendua hasi baino 12 ordu lehenagoko epean egiten bada, saioa nahitaez ordaindu beharko da eta eman diguzun banku-txartelean kargatuko da zenbatekoa.
Bai. Baleek urte bateko iraungipena dute. Iraungitze-data argi idatzita dago balearen atzealdean.
La Perlako edozein zerbitzu oparitu daiteke, eta erosketa web-orriaren bidez egin daiteke, telefonoz edo zuzenean gure harreran.
Oparia izanez gero, ez da erreserbarik egin behar, nahikoa da oparia erostea eta ondoren onuradunak nahi duenean deitu ahal izango du erreserba egiteko (iraungitze-data: urte 1).
Bai, oparirako paketatutako txartelak emango ditugu, erabiltzeko eta erreserbatzeko argibide guztiekin.
Online erosketak aukera ematen du paketatutako etxean jasotzeko edo txartela zuzenean inprimatzeko.
10 lagunetik gorako taldeentzako prezio bereziak ditugu, aurrez erreserba eginda.
La Perlak jatetxea du, badiaren ikuspegi bikainarekin, eta hiru terraza ikusgarri hondartzaren ondoan, apiriletik urrira irekita.
Talasoterapia-Zirkuitua eta banakako tratamenduak menuarekin konbinatzen dituzten programak ditugu.
Menua, bazkaria edo afaria gehitu nahi baduzu, egin dezakezu. Sasoiko menua edo La Perla Dastatzeko menua, edariak barne.
Kontsultatu gure menuak.