Deskribapena
Donostiako Maratoia Prestatzeko
Pack hau distantzia luzeko korrikalarientzat bereziki diseinatuta dago, maratoia bezalako proba gogor baterako gorputza prestatzeko. Aktibazio Aurreko Talaso Zirkuitua zirkulazioa aktibatzeko, giharrak lasaitzeko eta 42 kilometroko ahalegin handirako gorputza prestatzeko ezin hobea da. Giharren aktibazio honek nekea murrizten du eta lasterketa egunean errendimendua hobetzen du, maratoia energiaz eta tentsiorik gabe gainditzea ahalbidetuz.
Horrez gain, Deskarga Kirol Masajea hanketan eta maratoilarientzat garrantsitsuak diren beste eremu batzuetan pilatutako tentsioa askatzea du helburu. Masaje hau ezin hobea da mina eta garranpak prebenitzeko, zure egoera fisikoa optimizatuz lasterketa aurretik.
Donostiako Maratoia Ondorengo Errekuperazioa
Maratoiaren ondoren, ezinbestekoa da giharren errekuperazioa zaintzea. Pack honek Errekuperazio Talaso Zirkuitua barne hartzen du, lasterketa ondoren giharrak lasaitzen laguntzen duena, hantura murriztuz eta mina arinduz. Errekuperazio prozesua ezinbestekoa da, ondoez luzeak saihesteko eta gihar osasuna berreskuratzeko.
Gainera, Lasterketa Ondorengo Errekuperazio Masajea izango duzu, metatutako azido laktikoa ezabatzeko eta gehien kaltetutako eremuak arintzeko pentsatua. Masaje honek zirkulazioa hobetzen du eta errekuperazioa bizkortzen du, maratoiaren ondoren gogortasuna eta nekea murrizten lagunduz.
Iraupena:
- Talaso Zirkuitua: 2 ordu
- Masajea: 40 minutu