Imajinatu udako plan bat, mundu osoan ospe gastronomikoa duen hiri bat bisitatzea (Donostia, of course), talasoterapia saio batez eta masaje exotiko batez gozatzea, Kontxako badia ikusteko jatetxe panoramiko batean esperientzia amaitzea, Udako Menu bat dastatuz. Ondo legoke ezta? Hobeto bizitzea, askoz hobeto.
Ez da sekretua Donostiak eta inguruko herriek munduko Michelin izarrak dituzten jatetxeen kontzentraziorik handienetako bat izatea: 25 kilometro eskaseko eremu bateko erradioan 11 jatetxe daude 18 izarrekin. Eta onena da datu hori pastel erraldoi baten gingila besterik ez dela (hobeto ezin esan!) Gipuzkoako hiriburuan kokatzen den “foodie” grinarena.
Hiria bisitatzen dutenek eta Parte Zaharreko edo Groseko pintxo-tabernetan “miniaturazko sukaldaritza” izenekoaren adibiderik onenen bila galtzen direnek dakite hori, edo elikagai freskoen tartetik (haragia, arraina eta barazkiak, batez ere) San Martin edo La Bretxa bezalako azoka tradizional eta mendeurrenekoetatik pasatzen direnek ere bai, hau da, jatetxe nagusietako sukaldariek hobekien aukeratzeko erabiltzen dituzten ber-berak.
Horrek guztiak lagundu du Donostia Espainiako eta Europako leku gastronomiko entzutetsuenetako bat bihurtzen, dastamena eta usaimena gozatzeko leku bat.
Eta ez bazara konformatzen bi zentzumenak bakarrik gozatzearekin, hiruzpalau baizik? Eta Donostian gourmet esperientzia eta ongizatea maila berean konbinatzen dituen udako planak egingo bazenitu Donostiako ikuspegi pribilegiatuak dituen espazio batean?
La Perlak 25 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta Talasoterapia Zirkuitua, Gimnasioa, Osasun & Edertasun tratamenduak eta eskaintza gastronomiko osoa biltzen ditu bere jatetxe panoramikoan eta terrazetan. Delicatessen esperientziak lan-taldeak mimoz diseinatukowak dira, La Perlako arloen artean esperientzia osoa eta giro bikaina eskaintzeko. Hemen dituzu xehetasun eta prezio guztiak. https://la-perla.net/salud-estetica/experiencias-pack-cajas-regalos-san-sebastian-donostia/escapadas-gastronomicas-relax/
Gure Delicatessen esperientziak urte osoan goza daitezke, baina udako hilabeteetan, eguraldi onarekin eta argi orduekin, beren adierazpenik gorena lortzen dute, eta plan egokienean bihurtzen dira. Ezagutu nahi dituzu? Jakin nahi duzu horietako zein egokitzen den ondoen egun desberdin eta berezi bat pasatzeko behar duzunera? Bakarrik, bikotekidearekin, familiarekin edo lagunekin goza daiteke? Jakina! Dena da posible. Hona hemen gure ideiak!
- Eguna topera hasteko plana? Zalantzarik gabe, gure ‘Talaso + gosaria esperientzia’. Bi ordu gure Talasoterapia Zirkuituan (honako hauek sartzen dira: hidroterapiako eta erlaxazioko igerilekua, fitness eremua duen igerileku aktiboa, jacuzzi panoramikoa, sentsazioen labirintoa, ur-oheak, itsas lurrunaren bainua, izotz-iturria, sauna hezea, erlaxatzeko aretoa, itsasoko ur hotzeko igerilekua, infragorrien esku-oheak eta atseden gunea) eta gosari berezia gure kafetegian edo terrazan. Zuk erabaki!
- Eguerdian edo arratsaldean atsedenaldi atsegin bat? Talaso + Bazkaria/Afaria esperientzia zurea da. Bi ordu gure Talasoterapia Zirkuituan, esteka honetan: https://la-perla.net/eu/talasoterapia/ohiko-galderak-talasoterapia/ Gure zirkuitu sakonean ezagutu dezakezu eta Eguneko Platera edo Udako Menua aukera dezakezu, zure lehentasunen eta apetituaren arabera.
- Aperitibo luze eta lasaia, altuera haundiko esperientzia ‘gastro’ baten aurretik? Horretarako diseinatu dugu gure Erlaxazio Esperientzia eta Gourmet Ongizatea! Oso erraz deskriba daiteke: talasoterapia-zirkuituko bi ordu, aukeratu beharreko bildukin bat (eta ziurtatzen dizugu gure olioen, lokatzen eta buztinen arteko hautapena bera bezain atsegingarria izango dela, hemen egiazta dezakezun bezala: https://la-perla.net/salud-estetica-salud-belleza-san-sebastian/tratamientos-talasoterapia/wenvolturas-barros-algas-aceites/ eta lortu duzun erlaxazio maila gorena borobiltzeko, Udako Menu bat.
- Hiru ordu zuretzat (eta munduan zehar bidaiatzeko) masaje batekin? Orduan, hau apuntatu: ‘Gastronomia esperientzia + Wellness’. Talasoterapiako zirkuituaz gozatzeko denbora geldiarazteko, munduko masaje sentsorialetako batez gozatzeko, hemen ikusi dezakezun bezala: https://la-perla.net/salud-estetica/salud-belleza-san-sebastian/masajes-relax-terapeuticos/masajes-sensoriales/ denak ezagutu ditzakezu eta esperientzia amaitzeko La Perla Dastatzeko Menu erabili.
- Bi orduko talasoterapia-zirkuitua eta Donostiako eta La Perlako zaporerik onenak ezagutzeko ibilaldia? Orduan, ‘Ongizatearen eta Zaporeen esperientzia’ zurea da. Talasoterapia saio atseginari La Perla Dastaketa Menua gehitu behar zaio, gure proposamen gastronomikoaren ibilbide paregabea (modernitatea eta tradizioa produkturik onenarekin uztartzen dituena) jatetxe panoramiko paregabe batean.
- Bistaren, ukimenaren, gustuaren eta usaimenaren zentzumenak puri-purian jarri esperientzia oso batean? Horrelakoxea da gure ‘Esperientzia Gastronomia, Erlaxazioa eta Ongizatea’, Talasoterapiako Zirkuitua eta La Perlako Dastatzeko Menua konbinatzen dituena (gure ‘Txipiroi-entsalada, kipula karamelatuarekin eta concasse tomatearekin’, plateraz gain ze beste plater gehiagok osatzen duten menua ikusi nahi izanez gero hona hemen https://la-perla.net/producto/menu-degustacion-la-perla/) gusto hau aromaterapiarekin egindako masai erlaxagarri batekin.
Espero dugu zure udako planen zerrenda maila altu jarri izana, eta, bisitatzen bagaituzu, zure gorputzak eta buruak (eta zure urdailak) ahalik eta sentsaziorik onenak sentitzea udan bere xarma areagotzen duen ingurunean. Zain gaituzu La Perlan!