Jarri sasoian, eta gozatu Donostiako gure gimnasioaz ikuspegi panoramikoak eta Kontxako hondartzarako zuzeneko sarbidea dituena, eta lortu hilabete bat doan. Gainera, merezi duzun bezala harrera egiteko, gure Ongietorriko Pack-a eskaintzen dizugu, hiru kontsulta (medikoa, kiroletakoa eta estetikoa) eta gorputz-osaeraren azterketa barne.
Utzi arren galdera batzu egiten:
- Urtarriletik ekainera bitartean “bainujantzi/bikini operazioa” egiten duten horietakoa zara, ala urte osoan lanean mantentzen direnetakoa? Talde bateko zein besteko kide bazara, La Perlak zugan pentsatu du, urteko hilabete erakargarrienetan zu aktibo eta sasoian izatea nahi dugulako: udakoak!
Garairik beroena eta egun luzeak iristean, errazagoa da laneko ordutegiak eta betebeharrak egokitzea, zuretzako lekua aurkitzeko eta sasoian jartzeko. Batzuek goiz jaiki nahi dute, eta beste batzuek, berriz, azken orduak aprobetxatu nahi dituzte eguna merezitako kirol-saio batekin amaitzeko.
- Lehenetakoa edo bigarrenekoa zara? Kirolaria goiztiarra al zara edo izerditzea gustatzen zaizu burua berrabiarazteko lanegun baten ondoren?
La Perlako gimnasioan, aste barruan, 7:30etik 20:30etara, etenik gabe irekita dagoena, mota bietako kirolariak ezagutuko ditugu, baita eguerdiko etenaldia gym saio bat egiteko, eguzkia hartzeko, hondartzan bainu ona hartzeko eta, gero, gure Santa Klara terrazan entsaladatxo bat jateko aprobetxatzen dutenak ere.
- Gustatuko litzaizuke esperientzia horiek guztiak familian bizitzea edo, gaztea bazara, deskontu erakargarriez gozatzea? La Perlako gimnasioan, tarifa bereziak ditugu familientzat eta gazteentzat gure arlo guztietan, bai eta Perla bazkidearen modalitateak ere (gimnasioa eta Talasoterapiako zirkuitua konbinatzen ditu). Horiei esker, “mens sana in corpore sano” hori praktikan jarri ahal izango duzu, maite dituzunez inguratuta. Hemen zein hemen aurkituko duzu behar duzun informazio guztia.
Errazagoa jartzeko eta motibatzeko (pixka bat gehiago), sustapen bat jarri dugu martxan uztail, abuztu eta irailerako: gure gimnasioko bazkide egiten diren guztiek hilabete doan izango dute edozein modalitate hartzen dutela ere.
- Zer abantaila ditu La Perlako bazkide izateak hilabete beroetan?
La Perla udako sinonimoa da arrazoi askorengatik: gure instalazioak, Kontxako pasealekuaren ondoan eta hondartzaren bihotzean, ezin hobeak direnez, gimnasioko kirol-ohiturak eta itsasoko bainuak konbinatu ahal izango dituzu, edo kardio suabe bat praktikatu itsas pasealekuan, harean edo Kantauriko itsasertzean ibiliz. Ez duzu asko ibili beharko Kontxako badian barrena, ikusi ahal izateko jende asko ibiltzen dela korrika, uretako kiroletan edo txirrindularitzan eguneko lehen orduetatik!
Gainera, La Perlak aukera ematen dizu zure kirol-ohiturei ginga berezi bat jartzeko.
- Nola?
Jakingo duzunez, La Perlako gimnasioa gure zentroak duen espazioetako bat besterik ez da, kirola, gastronomia, osasun eta edertasun tratamenduak konbinatzeko aukera ematen duena. Eta udako hilabeteekin (eta eguraldi onarekin), aukera horiek guztiak areagotu egiten dira. Bururatzen al zaizu gym saio on bat amaitzeko modu hoberik gure talasoterapia-zirkuituaz gozatzea edo gure terraza panoramikoetan zerbait hartzea edo gure jatetxean healthy menu bat dastatzea baino? Zer moduz indoor jarduera itsasoan bainuz edo urertzean outdoor jarduera eginez osatzeko aukera?
- Norbaitek zalantzan jar dezake uda urteko garairik onena dela?
Ezinezkoa!
UDA HONETAN, BAZKIDE EGITEAGATIK GAINERA, OPARI HAUEK EMANGO DIZKIZUGU: |
+ Hilabete doan bazkidearentzat, hilean 43 €-tik hasita. Hainbat modalitate kontsultatu. |
+ Ongietorri Pack-a Kontsulta Medikoa / Kirola / Estetika eta Tanita: Gorputz-osaeraren azterketa. |