Uretan egoera fisikoa sasoian jartzea eta hobetzea da aquafitnessa.
Onura eta ariketa ugari ditu, errutinatik atera eta jarduera berri bat ezagutzekoı aukera emango dizu.
La Perlan praktikatu ahal izango duzu (beti itsasoko uretan), nahi duzunean edo programatutako klaseekin.
Yoga maisu ezagun batek, B. K. S. Iyengarrek, esan ohi zuen gorputza, berez, alperra dela. Eta buruak jarri behar du abian yoga (edo beste edozein jarduera fisiko) praktikatzeko, eta horrela etekina atera.
Etekina atera? Bai, noski. Nork ez du sentitu ongizate sentsazio gozo hori kirol zerbait egin ondoren (intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin) edo mendian ibilaldi luze bat egin ondoren? Izan ere, osasunerako jarduera fisikoa egitea onuragarria izateaz gain, oso kontuan hartu behar dira endorfinek gugan dituzten ondorioak.
Donostiako Perlan hiru hamarkada daramatzagu endorfinen lantegi handi bat izaten, gure talasoterapia-zirkuituari ez ezik, gimnasioari ere esker. Beraz, zergatik ez egin Kontxako badiaren bihotzean dagoen gure zentroko bi eremu aktiboenak (gimnasioa eta talasoterapia) batzen dituen jarduerarik?
Jarduera fisiko horri… aquafitness deitzen zaio!
Eta zer da aquafitness delakoa? Uretan egoera fisikoa sasoian jartzea eta hobetzea da. Gure kasuan itsasoko ura da, eta, horregatik, Donostiako leku bakarra da diziplina hori ingurune horretan ematen.
Aquafitness gimnasia uretan egiten da eta ingurune gaziaren grabitaterik ezaz baliatzen da. Itsasoko ura gozoa baino dentsoagoa da; horregatik flotagarritasun handiagoa ahalbidetzen du, eta gorputz-pisuaren sentsazioa %50 baino gehiago murrizten du.
“Lehorreko” entrenamenduan bezala, uretako entrenamenduan oso lan osatua egiten da:
-Gihart tonifikazioa
-Entrenamendu kardiobaskularra
-Luzaketak
-Gorputzaren kontrola.
Seguru asko, aqugymari buruz ere entzungo zenuten, eta gauza bat (aquafitness) eta bestea (aquagym) gauza bera diren galdetzen ariko zarete. Ba ez, ez da gauza bera.
Zein dira aquafitness eta aquagym-aren arteko desberdintasunak?
Oinarrizko aldea da aquagym inolako inplementu, laguntza edo materialik gabe egiten dela: uretan egiten diren gimnasia ariketak dira, zure gorputza bakarrik erabiliz.
Aquafitnessak, aldiz, urari aurre egiteko hainbat material eta inplementu erabiltzen ditu, hala nola palak, txurroak, kaxak, etab. Horregatik, esfortzu eta jarduera kardiobaskularra handiagoa da.
Zer abantaila ditu igerileku batean entrenamendu baterako sartzeak?
Horietako askok zerikusia dute aquafitnessa lesio baten ondoren entrenamendu errutina bati berriro ekiteko modu bat izatearekin, ariketak eraginkorragoak eta min gabeak izatea lortuz. Uretan ghar tonifikazioa suabea da baina oso eraginkorra, ezinezkoa baita artikulazioak edo hezurrak kaltetzen dituzten mugimendu bortitzak egitea. Mugimendu horiek guztiek bibrazioak dituzte, eta hauek automasai bat egiten dute, tendinitisaren aurkako prebentzio bikaina izanik.
“Kardio” egin nahi baduzu, La Perlako talasoterapiako aquafitnesseko igerilekuak makina kardiobaskular batzuk ditu uraren barruan (bizikleta estatikoak, eliptikoak, arnesak igeri egiteko…). Makina horiek, tonifikazio lan on batekin konbinatuta, entrenamendu handia osatzen dute, eta ahalmen kardiobaskularra ez ezik, indarra eta erresistentzia ere garatzen dituzte.
La Perlako aquafitness delakoa praktikatu daiteke, bai libreki joan nahi baduzu, bai gure klase errutinan izena eman nahi baduzu. Gure entrenatzaile eta begirale taldeak zure interesen araberako entrenamendua garatzen lagunduko dizu; beraz, informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Entrenatu uretan eta sentsazio berriak, motibazio berriak eta, seguru, uretan pasatutako endorfina kopuru handia izango duzu!